OINARRIAKBASES EN CASTELLANO
  1. DEITZAILEAK. Nafarroako Kazetarien Elkarteak eta Iruñeko Errege Magoen Desfilerako Elkarteak, sorkuntza literario sustatzearen helburuarekin, Gabonetako ipuinen IX. “Errege Magoen Heraldoa” lehiaketara deitzen dute.
  1. KAZETARIAK. Edozein kazetari nafar aurkeztu daiteke, hala izanik Nafarroan jaio eta Foru Erkidegoan bertan edota kanpo lan egiten duen oro; baita jaiotzez nafarra ez izan arren, hura harrera egin dion lurra izan eta honetan lanean dabilena. Nolanahi ere, Informazio eta Komunikazio Zientzien Fakultate batean lizentziadunak izan beharko dira, edo Nafarroako Kazetarien Elkargoko partaide edota FAPEko kazetarien Erregistro Ofizialean izena emandakoak izan.
  2. GAIA. Onargarria izango da Eguberrien aldiarekin zerikusia duen edozein gai.
  3. TESTUAK. Gazteleraz eta euskaraz idatzitako testuak onartuko dira, 3.000 hitzeko luzera maximoarekin, edozein iturritan (tamaina 12) eta espazio bikoitzean A4 (210×297 mm) formatuan idatzitakoak. Orrialdeak zenbakituak eta alde bakar batetik idatziak egon behar dira. Lanak berriak izan behar dira. Parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Organizazioak ez ditu lanak itzuliko. .
  4. ESKUBIDEAK. Saritutako lanak Nafarroako Kazetarien Elkartearen eta Iruñeako Errege Magoen Desfilerako Elkartearen jabetzan geldituko dira, eta hauek, saritutako lanak argitaratzeko eskubidea gordeko dute, egile-eskubideak eskatzeko aukerarik eragin gabe.
  5. EPEAK. Lanak aurkezteko epea 2018ko abenduaren 19an, 13.00etan, amaituko da. Originalak posta elektronikoz bidaliko dira bakarrik, posta elektronikoa idatziarekin batera hurrengo helbidera bidaliz: concursoheraldo@periodistasdenavarra.es
  6. AURKEZTEKO MODUA. Posta elektroniko bakarrean bi fitxategi bidaliko dira testu formatuan [Word edo antzekoan]:
    • Lehenbizikoa, “IPUINA” deiturikoa, ipuina bera edukiko du.
    • Bigarrena, “DATUAK” deiturikoa, egilearen datuak edukiko ditu: izena, abizenak, helbidea eta telefonoa, lanaren izenburua eta gaia.
  7. SARIAK. Sari bakarra ezarri da eta Epaimahaiari iruditzen zaizkien hainbeste accesitak, gehienez hiru. Irabazleak 600€ko esleipen ekonomikoa jasoko du eta heraldo bat irudikatzen duen buztin egosiaz egindako egile estatua txikia. Accesitak, sariaren diploma egiaztagiri batekin emango dira.
  8. EPAIMAHAIA. Epaimahaia bost kideko komisioaz osatuko da: Nafarroako Kazetarien Elkarteko kide batez edo delegatzen dion pertsonaz, aurreko edizioa irabazi zuen pertsonaz – berriro aurkezten ez bada- , Iruñeko Errege Magoen Desfilerako Elkartearen kide batez, NKEk aukeratuko duen hitzen munduko profesional batez, eta NKEk adieraziko duen bosgarren pertsona batez. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta irabazleari komunikatuko zaio zuzenean baita accesit posibleei eta komunikabideei ere.
  9. SARI BANAKETA. Sari banaketa 2019ko urtarrilaren 3an egingo da aurrez aurretik adieraziko den ekitaldian.
  10. ONARPENA. Deialdi honetara aurkeztu izanak, oinarrien onarpena suposatuko du.

Los comentarios están deshabilitados.